Ansa, labeldun erremontista

Aiurri 2023ko ira. 10a, 09:42

Imanol Ansa da Eusko Label-Banakako Erremonte Txapelketako txapeldun berria, finalean Aritz Juanenea 30-17 garaitu ostean.

Zuhur agertu zen, finalaren atarian, Aiurriri eskainitako elkarrizketan. Konfiantzarik ez zuen nahi, eta finalean serio-demonio aritu ostean, txapel berria eraman zuen etxera. Lagunekin, etxekoekin eta zaletuekin ospatu zuen garaipena.

Galarretan izan ziren ikusleek ikusi zutenez, finalak bi zati ezberdin izan zituen. Lehenengoan parekotasun handiagoa egon zen. 14-12kora arte. Hortik aurrera Ansaren nagusitasuna nabarmena izan zen. Fisikoki indartsu dabil, eta hori kantxan nabaritu zen. 

Ansa oso zentratuta zegoen eta Juaneneak ezin zion eutsi. 

Garaipen sonatua, beraz, urnietarrarentzat.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!