Sanmielak 2023

Ospakizunez beteriko bost egun aurretik

Alba Cabrera Jauregi 2023ko ira. 24a, 07:00

Prest dira urnietarrak San Miel jaiei harrera egiteko. Hilabete luzetako antolakuntza-lanaren ostean, bost eguneko egitarau oparoa antolatu dute herriko elkarteek nahiz eragileek. Hemen dira Sanmielak, hilaren 27tik urriaren 1era.

Udako oporren bueltan, ez da horren neketsua izaten errutinara buelta urnietarrentzat, izan ere, ospakizun-giroan murgiltzen da herria irailaren amaieran. Hilaren 27tik urriaren 1era, zer gozatua, dantzatua, abestua, jana eta edana izango da Urnietan, hemen dira-eta San Miel jaiak. Hori guztia posible izateko, buru-belarri izan dira antolaketa-lanean herriko makina bat elkarte eta eragile, aurreko hilabeteetan, egitaraua gora-behera, ezker-eskuin josteko eta osatzeko. Iaz berreskuratu zituen festak Urnietak, osasun-krisiari aurre egiteko neurriak direla eta, hiru urtez geldirik egon ostean, goia jo zuen joan den iraila amaieran ospakizunak Urnietan. Horrela izango da aurten ere, antza, gogoak soberan baitituzte herrikideek.

Hilaren 27an, asteazkenarekin, emango zaio hasiera egitarauari, hain justu ere, iluntzeko 19:30ean Miela Marizulotik jaisten den momentuan bertan ekingo zaie festei. Horrela, kalera aterako dira herritarrak, haurretatik hasi eta adinekoetara bitarte, guztiei begirako jaiak izango baitira: kale-antzerkia, ikuskizunak, musika-kontzertuak, herri bazkariak, kalejirak, buruhandiak eta erraldoiak… Etxeberriko festak igarota, eta iraileko asteburuetako hitzorduez gozatuta, prest dira urnietarrak, jaiei ongi-etorria emateko.

 

SANMIELAK 2023

ASTEAZKENA 27

  • 16:30 Gazte Ginkana 11-16 urte birtartekoentzat, Zubitxo plazan, Gaztelekuak antolatuta.
  • 18:00 Urnietako Udalak 2023ko haur jaioberriei jaietako zapia jarriko die Kontzejupean. Agurra, Egape dantza taldeko kideen eskutik.
  • 18:30 Erraldoi eta buruhandien kalejira Plazido Muxika plazatik.
  • 19:00 Txosnen irekiera.
  • 19:30 Mielaren jaitsiera, elizako kanpandorretik. Txupinazoa Txanbolinen eskutik.
  • 20:00 Rockalean elektrotxaranga, plazatik abiatuta.
  • 20:00 Sardina-jatea txosnagunean.
  • 23:00 DJ Karlos Salvatrutxa-ren saioa txosnagunean.

OSTEGUNA 28

  • 10:00 Diana Txanbolinen eskutik.
  • 10:30 Alkate Txikien izendapena udaletxean: Irati Aierdi Ziaurritz eta Asier Montes Roman. Egapek Belauntxingoa dantzatuko du.
  • 11:00 - 13:00 / 16:00 - 18:00 Plisti Plasta ekojolasak 4 hilabetetik gorako haurrentzat, Egape ikastolako frontoi txikian. Haurrentzat puzgarriak eta jokoak Egape ikastolan.
  • 17:00 Bingoa, Elkarteen Etxean, Denda Berrik antolatuta.
  • 17:30 Haurren Kontzejupeko esku pilota txapelketaren finalak.
  • 18:30 Herriko buruhandi eta erraldoien kalejira San Juan plazatik Plazido Muxika plazara, dultzaineroak lagunduta.
  • 18:30 Eskupilota jaialdia udal pilotalekuan. Olatz Ruiz / Ainhoa Ruiz. Paul Ojuel, Iban Azanza / Aitor Mendizabal, Imanol Odriozola.
  • 19:00 Plazan "Dantza festa": Lorea Intxausti, Asier Burguete eta Joanes Etxebesteren parte hartzearekin. Euriarekin Egape Ikastolan.
  • 20:30 Pintxo lehiaketa txosnagunean.
  • 23:00 Nahi ta ezin, Lappa eta DJ Albabarruna herriko taldeak txosnagunean.
  • 22:30 Diskofesta: Nemux plazan. Euriarekin Egape Ikastolan.

OSTIRALA 29

  • 09:30 Diana Txanbolin taldearen eskutik.
  • 11:00 Meza Nagusia. Udal korporazioa udaletxetik elizara joango da, Alkate soinua doinuak lagunduta.
  • 12:30 Txanbolin Txistulari Bandari Udalaren omenaldia, udaletxeko Batzar Aretoan. Agurra Egape dantza taldearen eskutik.
  • 13:00 Txanbolin Txistulari bandaren kontzertua plazan, Egaperekin batera. Euriarekin Saroben.
  • 14:00 Adinekoen bazkaria Oianumen.
  • 17:00 Herri kirolak Egape
    ikastolan. Aizkoran eta harrijasotzen, bikoteka: BeÒat Telleria eta Nerea Arruti / Xabat Olaizola eta Oihana Fernandez de Barrena. Aizkolaria bakarka: Malen Barrenetxea.
  • 17:30-19:30 Haur jolasak plazan. Euriarekin, Egapeko frontoi txikian.
  • 17:30-19:30 Agirre taldeak girotutako dantzaldia, Elkarteen Etxean.
  • 18:00 Jokoak, Txosna batzordeak antolatuta.
  • 21:00 Afaria Txosna batzordeak antolatuta. 22:30-23:30 Neomak plazan. Euriarekin, Egape Ikastolan.
  • 00:00 - 02:30 DJ LaMia
    Mari plazan. Euriarekin Egapen.
  • 23:30-03:00 Ameba, Leizeak, Rodeo eta DJ The North Tech txosnagunean.

LARUNBATA 30

  • 10:00 Diana Txanbolinen eskutik.
  • 11:00 2-12 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzako bizikleta jardunaldia.
  • 12:00 Aperitiboa Elkarteen Etxean.
  • 12:00 Poteoa Txosnagunetik abiatuta.
  • 12:00-14:00 Kuadrillen kalejira Pasai txarangarekin.
  • 14:00 Paella jatea, plazan. Berdeak taldeak eta Etxeberri Plazako auzo elkarteko kideek antolatuta. Tiketak Guria eta 2KNen salgai. Euriarekin Egape ikastolan.
  • 14:00 Bazkaria Txosna batzordeak antolatuta, Tiketak Matxo, Kantoi eta Zaldundegi tabernetan salgai.
  • 14:30 Emakume kuadrillaren bazkaria.
  • 16:30 Neu taldearen kontzertua.
  • 17:00 Kuadrillen kalejira Pasai txarangarekin.
  • 17:00-18:00 Plazan, kale antzerkia. “Troia”, Kamikaz Kolektiboaren eskutik. Euriarekin, Egapen.
  • 18:00-20:00 Musika plazan: Radio Rebelde Covers. Euriarekin Egapen.
  • 18:30-20:30 Urdanborren irteera Kiroldegitik.
  • 19:00 Elizan Urdanbor danborradaren saioa.
  • 19:00 Malatxo txaranga txosnetatik abiatuta.
  • 23:30-03:00 Kontzertua: Odei, TOC, Raimundo El Canastero, DJ Latxironga.
  • 00:00-01:30 Urdanbor danborradaren bigarren irteera Idiazabal kaletik.
  • 00:00-03:00 Tsunami Orkestra. Euriarekin, Egapen.

IGANDEA 1

  • 09:30-11:30 Bolo txapelketa.
  • 10:00 Diana Txanbolinen eskutik.
  • 12:00 Salestarrak Magale haur danborrada.
  • 12:00 Meza Nagusia.
  • 12:00 Batzokiaren eskutik, Munduko ardoak Kontzejupean.
  • 14:00-18:00 Bertso bazkaria: Imanol Kamio eta Agirre anaiak kantuan ariko dira. Tiketak 2KNen salgai, irailaren 27a arte.
  • 17:30 Txekor jate solidarioa eta sagardo dastaketa plazan. Euriarekin, Egapen.
  • 17:30-19:30 Erromeria: Iratzar.
  • 18:00 Dantzaldia. Agirre taldea Elkarteen Etxean.
  • 18:30-20:30 Willy Etxeberria memoriala, zesta punta jaialdia. Martin Mujika Erremonte Jaialdia: Ansa II, Azpiroz / Goikoetxea V, Loitegi.
  • 18:30 Rukula txosnagunean.
  • 19:30 Dantza-Soka plazan.
  • 20:00 Mielari agurra, zezen suzkoa.
  • 22:00 Txosnen itxiera.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!