Sanmielak 2023

Txupinazo bikoitza Urnietan, jaiari hasiera emateko

Aiurri 2023ko ira. 27a, 07:07

Arratsaldean abiatuko dira jaiak, Urnietan. Eguraldiak lagunduko du, gainera. San Juan plazan jendetza bilduko da iluntze aldera, jaiei hasiera emateko.

SANMIELAK 2023

ASTEAZKENA 27

  • 16:30 Gazte Ginkana 11-16 urte birtartekoentzat, Zubitxo plazan, Gaztelekuak antolatuta.
  • 18:00 Urnietako Udalak 2023ko haur jaioberriei jaietako zapia jarriko die Kontzejupean. Agurra, Egape dantza taldeko kideen eskutik.
  • 18:30 Erraldoi eta buruhandien kalejira Plazido Muxika plazatik.
  • 19:00 Txosnen irekiera eta Poxta Zahar elkartearen txupinazoa.
  • 19:30 Mielaren jaitsiera, elizako kanpandorretik. Txupinazoa Txanbolinen eskutik.
  • 20:00 Rockalean elektrotxaranga, plazatik abiatuta.
  • 20:00 Sardina-jatea txosnagunean.
  • 23:00 DJ Karlos Salvatrutxa-ren saioa txosnagunean.

OSTEGUNA 28

  • 10:00 Diana Txanbolinen eskutik.
  • 10:30 Alkate Txikien izendapena udaletxean: Irati Aierdi Ziaurritz eta Asier Montes Roman. Egapek Belauntxingoa dantzatuko du.
  • 11:00 - 13:00 / 16:00 - 18:00 Plisti Plasta ekojolasak 4 hilabetetik gorako haurrentzat, Egape ikastolako frontoi txikian. Haurrentzat puzgarriak eta jokoak Egape ikastolan.
  • 17:00 Bingoa, Elkarteen Etxean, Denda Berrik antolatuta.
  • 17:30 Haurren Kontzejupeko esku pilota txapelketaren finalak.
  • 18:30 Herriko buruhandi eta erraldoien kalejira San Juan plazatik Plazido Muxika plazara, dultzaineroak lagunduta.
  • 18:30 Eskupilota jaialdia udal pilotalekuan. Olatz Ruiz / Ainhoa Ruiz. Paul Ojuel, Iban Azanza / Aitor Mendizabal, Imanol Odriozola.
  • 19:00 Plazan "Dantza festa": Lorea Intxausti, Asier Burguete eta Joanes Etxebesteren parte hartzearekin. Euriarekin Egape Ikastolan.
  • 20:30 Pintxo lehiaketa txosnagunean.
  • 23:00 Nahi ta ezin, Lappa eta DJ Albabarruna herriko taldeak txosnagunean.
  • 22:30 Diskofesta: Nemux plazan. Euriarekin Egape Ikastolan.

OSTIRALA 29

  • 09:30 Diana Txanbolin taldearen eskutik.
  • 11:00 Meza Nagusia. Udal korporazioa udaletxetik elizara joango da, Alkate soinua doinuak lagunduta.
  • 12:30 Txanbolin Txistulari Bandari Udalaren omenaldia, udaletxeko Batzar Aretoan. Agurra Egape dantza taldearen eskutik.
  • 13:00 Txanbolin Txistulari bandaren kontzertua plazan, Egaperekin batera. Euriarekin Saroben.
  • 14:00 Adinekoen bazkaria Oianumen.
  • 17:00 Herri kirolak Egape
    ikastolan. Aizkoran eta harrijasotzen, bikoteka: BeÒat Telleria eta Nerea Arruti / Xabat Olaizola eta Oihana Fernandez de Barrena. Aizkolaria bakarka: Malen Barrenetxea.
  • 17:30-19:30 Haur jolasak plazan. Euriarekin, Egapeko frontoi txikian.
  • 17:30-19:30 Agirre taldeak girotutako dantzaldia, Elkarteen Etxean.
  • 18:00 Jokoak, Txosna batzordeak antolatuta.
  • 21:00 Afaria Txosna batzordeak antolatuta. 22:30-23:30 Neomak plazan. Euriarekin, Egape Ikastolan.
  • 00:00 - 02:30 DJ LaMia
    Mari plazan. Euriarekin Egapen.
  • 23:30-03:00 Ameba, Leizeak, Rodeo eta DJ The North Tech txosnagunean.

LARUNBATA 30

  • 10:00 Diana Txanbolinen eskutik.
  • 11:00 2-12 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzako bizikleta jardunaldia.
  • 12:00 Aperitiboa Elkarteen Etxean.
  • 12:00 Poteoa Txosnagunetik abiatuta.
  • 12:00-14:00 Kuadrillen kalejira Pasai txarangarekin.
  • 14:00 Paella jatea, plazan. Berdeak taldeak eta Etxeberri Plazako auzo elkarteko kideek antolatuta. Tiketak Guria eta 2KNen salgai. Euriarekin Egape ikastolan.
  • 14:00 Bazkaria Txosna batzordeak antolatuta, Tiketak Matxo, Kantoi eta Zaldundegi tabernetan salgai.
  • 14:30 Emakume kuadrillaren bazkaria.
  • 16:30 Neu taldearen kontzertua.
  • 17:00 Kuadrillen kalejira Pasai txarangarekin.
  • 17:00-18:00 Plazan, kale antzerkia. “Troia”, Kamikaz Kolektiboaren eskutik. Euriarekin, Egapen.
  • 18:00-20:00 Musika plazan: Radio Rebelde Covers. Euriarekin Egapen.
  • 18:30-20:30 Urdanborren irteera Kiroldegitik.
  • 19:00 Elizan Urdanbor danborradaren saioa.
  • 19:00 Malatxo txaranga txosnetatik abiatuta.
  • 23:30-03:00 Kontzertua: Odei, TOC, Raimundo El Canastero, DJ Latxironga.
  • 00:00-01:30 Urdanbor danborradaren bigarren irteera Idiazabal kaletik.
  • 00:00-03:00 Tsunami Orkestra. Euriarekin, Egapen.

IGANDEA 1

  • 09:30-11:30 Bolo txapelketa.
  • 10:00 Diana Txanbolinen eskutik.
  • 12:00 Salestarrak Magale haur danborrada.
  • 12:00 Meza Nagusia.
  • 12:00 Batzokiaren eskutik, Munduko ardoak Kontzejupean.
  • 14:00-18:00 Bertso bazkaria: Imanol Kamio eta Agirre anaiak kantuan ariko dira. Tiketak 2KNen salgai, irailaren 27a arte.
  • 17:30 Txekor jate solidarioa eta sagardo dastaketa plazan. Euriarekin, Egapen.
  • 17:30-19:30 Erromeria: Iratzar.
  • 18:00 Dantzaldia. Agirre taldea Elkarteen Etxean.
  • 18:30-20:30 Willy Etxeberria memoriala, zesta punta jaialdia. Martin Mujika Erremonte Jaialdia: Ansa II, Azpiroz / Goikoetxea V, Loitegi.
  • 18:30 Rukula txosnagunean.
  • 19:30 Dantza-Soka plazan.
  • 20:00 Mielari agurra, zezen suzkoa.
  • 22:00 Txosnen itxiera.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!