Miela Marizulotik jaistearekin batera hasi da jaia Urnietan. Danbolin Txistulari Bandakoen eskutik gozatu dute urnietarrek txupinazoaz, elkartearen mende erdiko ibilbidea omentze aldera. Hala, buruhandi eta erraldoien kalejitarej ostean, San Juan plazan bildu dira herritarrak, jaiei ongi-etorria emateko. Igandera bitarte, askotariko hitzorduak izango dira herrian, adin eta gustu guztiei begira.
2023 ira 27 Urnieta