Hasi dira Sanmielak, baita txosna-gunean ere. Arratsaldeko 19:00etan bildu dira urnietarrak bertan, jaiei ekiteko. Bideo bat proiektatu ondoren, suziriak bota dituzte, igandera bitarte Pintore kaleko txosna-gunea ospakizuneko txokoa izango dela iragartzeko.