Lau saio egin dute laukoteak, harria jasotzen, aizkoran, trontzan eta korrika.
Lehenbiziko ariketan, Xabat Olaizola eta Beñat Telleria harria jasotzen aritu dira, bi minutuko tandan. Olaizolak 113 kiloko harri baldarrari heldu dio, eta Telleriak 150 kiloko rektangularrari.
Bigarrengo saioan, Julen Gabirondok eta Ugaitz Mugertzak 65 ontzako egur bana ebaki behar izan dute, azkartasuneko frogan.
Hirugarren saioan, harri kubikoarekin, txanda librean bi harri-jasotzaileek jardun dute.
Azkenik, konbinaketa proban hartu dute parte lauak, bikoteka. Gabirondo eta Telleria alde batetik eta Olaizola eta Mugertza bestetik. Honako pronetan neurtu dituzten indarrak: harria jasotzen (100 kiloko bola), aizkoran (kanaerdiko egur bat), trontzan (sei mozketa) eta korrika (20 buelta).
Telleria eta Gabirondo izan dira bizkorrenak.