Herri kirolarien ikuskizunaren ostean, bertso saio bikaina osatu dute Andoni Egañak eta Amets Arzallusek. Hainbat gai izan dituzte hizpide, guztiak umorez, Egaña beraren urtebetetzeaz gain: herri kirolen saioa, itzaletan ziren entzuleak, Adarrarako igoera, bero zakarra, Iruntxiberri... Bi bertsolariek bertso jarduna amaitu bezain pronto, hor animatu da Iruntxiberri bera lasterka saioa egitera! Jon eta Agurtzane Elustondok trikiti doinuak zabaldu eta gero, guztiak ere bertso-bazkarian bildu dira Adarra jatetxean. Argazkik eta bideoak, ikusgai: