Xoxokako jaiak 2023

Autobus zerbitzu berezia Xoxokako jaietan

Aiurri 2023ko urriaren 3a

Xoxokako festetara jaon nahi dutenentzat doako autobus zerbitzua eskainiko da urriaren 6an eta 7an.

Autobus geltokia Elkarteen Etxearen ondoko biribilgunean egongo da, eta ordutegiak ondorengoak izango dira:

  • Urriak 6: Urnieta - Xoxoka, 17:45, 20:00 eta 00:45.

  • Urriak 6: Xoxoka - Urnieta, 20:30, 01:00, 04:00 eta 06:30.

  • Urriak 7: Urnieta - Xoxoka, 16:30, 20:00 eta 00:45.

  • Urriak 7: Xoxoka - Urnieta, 20:30, 01:00, 05:30 eta 08:30.

Hainbat ekitaldi datozen egunetan

Ostiralean, Xoxokako gazteen arteko apustua izango da ikusgai arratsaldeko 18:00etan. Ondoren, bertso afaria egongo da plazan Amaia Agirre eta Sebastian Lizaso bertsolarien eskutik.

Larunbatean Xoxokako eskolan antolaturiko hamaiketakoa egingo da 11:30ean. Ordu berean, haurrentzako gaztelu puzgarriak ere jarriko dira, eta 12:30ean, berriz, pentatloi ikuskizuna. Arratsaldean, mus azkarreko txapelketa, Xoxokako Putt txapelketa, Gorriti eta bere animaliak eta toka eta karabina txapelketa egongo dira. 20:30ean Betizua dastatzeko aukera izango da, eta egunari amaiera emateko Laiotz taldeaz eta DJ Fresa Morangoz gozatzeko aukera egongo da.

Jaietako azken egunean, Egape Dantza taldearen erakustaldia izango da 12:30ean. 17:30ean, berriz, auzoko gazteen arteko herri kirol lehiaketa egingo da. Ondoren, auzoko sagardogileen sagardoa dastatzeko aukera edukiko dute bertaratutakoek, eta, azkenik, 20:30ean amaiera emango zaie festei.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!