Alde batean, Paguatarrak. Eta, beste aldean, Argaratetarrak. Proben artean, trontza, ingudea, ergometroa, txingak edota sagar-biltzea izango dituzte. Ez galdu aukera!
Paguatarrak eta Argaratearrak izango dira lehian, baratzarekin lotura estua duten bi etxe, antolakuntzak dioenez: “Taldeen izena hala aukeratzeak badu bere zergatia, baina jakin nahi duenak, ostiralean, arratsaldeko 18:00tan, Xoxokako plazara gertura dadila!”.