25 metro ditu Xoxokako plazak, eta 20 minutuko saioa egin behar izan zuten idi-pare bakoitzak. Oiartzungo Eneko Artola eta Enrike Artola itzainak aritu ziren idi-pare irabazlearekin, Enrike Artola erloju-zaina izanik. Bestetik, Errenteriako Jesus eta Aitor Matxain aita-semeak aritu ziren, Gabriel Odriozola erloju-zaina laguntzaile zutela.
Xabier Arozena epailearen begiradapean jokatu zen idi-proba.