“Xoxoka Telebista Kanala” piztu dute auzoko gazteek, bart gauean taularatu duten herri antzerkian. Ohi duten grazia eta naturaltasunarekin, makina bat pertsonai interpretatu dituzte telebistako “pantailan”: Xoxokan kontrola ezartzen duen guardia zibil parea, Xoxokako haur eskolako bi ikasle, tailerreko mekanikoa, ETBko Euzkitze, Joxan Tolosa, Mikel Olazabal eta Xabier Azkargorta, sagardotegian japoniarrak, Urnietako kiroldegi berrira spinning egitera doazen bi xoxokar... Argazki-bilduma eta bideoa (ikuskizuna osorik), ikusgai: