Gipuzkoako ehunka jubilatu eta pentsiodun bildu ziren Urnietan

Xabier Lasa 2023ko urr. 9a, 12:49

Aguijupens elkarteak eta Denda Berrik deituta, Gipuzkoako ehunka jubilatu eta pentsiodun batu ziren Urnietan atzo, jai-eguna ospatzeko. Argazki-bilduma eta bi bideo (ongietorria eta Bosko Anitz txaranga), ikusgai:    

Fermin Argiñarena bertsolariak, Bosko Anitz txarangak, Txanbolineko txistulariek eta Kantazaun taldeak harrera beroa egin zieten San Juan plazan. Aldundiko eta Udaleko ordezkariek ere parte hartu zuten ongietorrian.

Sei kilometroko ibilbidea egin zuten Urnietako landa-eremuan, eta ondoren, Egape ikastolan bazkaltzeko batu ziren.

Bazkarian, 97 urte dituen Agustin Garcia Denda Berri elkarteko bazkidea omendu zuten. 

 

Ezkerretik, Mikel Alberdi (Dena Berriko presidentea), Felix Elkoroibide (Aguijupens elkarteko presidentea), Consuelo Frutos (PSE), Agustín Garcia (omendua) eta Jose Antonio eta Maria Mercedes bere seme-alabak (Argazkia: Denda Berri elkartea)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!