“Amaia gure zaindaria zen”

Andoni Urbistondo 2023ko aza. 16a, 07:00

"Abriendo camino" dokumetaleko partaideak. Tartean da Uxue Loizu.

Asteazkenean "Abriendo camino" izeneko emanaldia eskainiko da, FEDME Espainiako Mendi Federazioko Emakumezkoen Alpinismo Taldeko kirolariek egindako eskalada bide berriak ardatz dituen emanaldia.

Emakumezkoen alpinismo taldeko kirolari hainbatek hartuko dute parte kontakizunean: Uxue Loizu, Amaia Segurola eta beste, denak Amaia Agirre ondo ezagutzen zuten lagunak.

Uxue Loizu: “Amaia gure zaindaria zen”

Uxue Loizu dokumentaleko protagonistetako bat da, eta Sarobera bertaratuko da. Bi urte atzera ezagutu zuen Amaia, eta bidai piloa egin zituzten elkarrekin eskalatzera, eskiatzera eta abar. FEDMEko gazte taldeko kideek Groenlandiara egin dute azken bidaia, eta elkartzen diren aldiro Amaia buruan izaten omen dute: “Asko zaintzen gintuen. Medikua zen, eta beti besteon egoeraz arduratzen zen. Faltan botatzen dugu, asko”.

Mendian han eta hemen ibiltzea euren  bizimodua dela dio Loizuk, “afizioa baino gehiago bizitzeko modu bat”. Garbi dio hala egingo ez balute ez liratekeela gustura biziko. Onartzen du arriskuak hartzen dituztela, “baina ia beti neurtuak dira. Gizakiak beti nahi izan du bere muga bilatu, eta mendizaleok ere halatsu gara”. Emakume talde bat osatu ahal izatea “kristoren esperientzia izan da. Suerte latza, gurea. Neskekin ikastea, esperientziak konpartitzea gozamena izan da”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!