#A30 Greba Feminista Orokorra

Greba Feminista Orokorrera batzeko deia egin du herriko Bagara talde feministak

Aiurri 2023ko azaroaren 30a

Greba Feminista Orokorra izango da, bihar, Hego Euskal Herrian, baita Urnietan ere. Hala, mobilizazioetara batzeko deia egin du herriko Bagara talde feministak.

Arratsaldeko 16:00tan, "kafe feminista" ekimenarekin bilduko dira San Juan plazan, ondoren, 17:00etan Hernaniranzko kalejirarekin abiatzeko, izan ere bertan egingo baita eskualde mailako manifestazioa, arratsaldeko 18:00tan. . 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!