Altuna sagardotegiak txotx eginez sagardoa dastatzeko aukera eman zien bertaratu zirenei, eta aparte, bertako lau ekoizleek ere beren produktuak salgai eduki zituzten.
* Telleria Haragiak. Mari Jose Telleria egon zen salmenta postuan. Urtzi Telleria eta Mirari Pagola arduratzen dira negozioaz. Hain zuzen, betizuaren eta baserrian bertan jaio eta era naturalean hazitako txekorraren haragia saltzen dute. Hona zeintzuk izan ziren lau ekoizleak:
* Adarrazpi Gaztandegia. Ima Iriondo eta Maddi Beldarrain, ama-alabak, egon ziren postuan. Ardietatik eratorritako produktuak eskaintzen ditu: esnea, gazta freskoa, mamia, esne gordinarekin egindako gazta eta arkumea.
* Gurutzeta/Mokoko barazkiak. Maite Otaño egon zen produktuak saltzen. Joseba Letek eta biek Hernaniko plazan egunero jartzen dute saltokia.
* Errekalde baserriko barazkiak. Santi Olaziregi aritu zen salmentan. Mari Karmen Otegi eta biek Donostiako San Martin merkatuan postua ipintzen dute egunero.
Azken bi horiek tomatea, letxuga, porrua, azenarioa, tipulinak, kalabazina, pepinoa, zerba eta kalabaza eduki zituzten salgai, besteak beste.
Atzo azokan postua jarri zuten lau ekoizle horietatik, Adarrazpi Gaztaindegiak, Errekaldek eta Gurutzea/Mokok, Km 0ko tokiko ekoizleek astero produktuak banatzeko Udalak abian jarritako ekimenean parte hartzen dute.
Horrela, euren produktuen eskaerak egin nahi dituzten herritarrek 674 175 430 telefonora idatzi edo deitu beharko dute. Telefono horretan, larunbat eta igandeetan aste bakoitzean eskaintzen dituen produktuen zerrenda ipintzen du ekoizle bakoitzak prezioekin eta euren kontaktuarekin batera. Herritarrek, ekoizle bakoitzari komunikatzen diote zuzenean zer erosi nahi duten.
Produktuen banaketa eta ordainketa ostegunetan 17:30-18:00 bitartean gauzatzen da, San Juan plazan.
Ekimena herriko baserritar gehiagori zabalduta dago.