Gabonak | Urnieta

Mozorrotutako korrikalariak nagusitu dira Urte zaharreko lasterketan

Aiurri 2023ko abe. 31a, 19:30

200 korrikalaritik gora bildu dira 4 km.ko ibilbideko Urte zaharreko lasterketan, Poxta Zahar elkarteak antolatuta. Mozorrotuta aritu dira kalean gora kalean behera korrikalari asko eta asko, eta herrikoitasuna eta festa giroa erantsi diote kirol probari. Behean, ikusgai: haurren lasterketekin argazki-galeria bat, eta helduekin bi argazki-galeria. Gainera, bi bideo: bata lasterketaren ingurukoa, eta bestea, irabazleei sari ematea eta Aiurrirentzat aipamen berezia jasotzen duena.

Lehen hiru sailkatuak:

* Emakumezkoen mailan:

1.- Leire Blanco.

2.- Ianire Fernandez.

3.- Lide Lizeaga.

 

* Gizonezkoen mailan:

1.- Asier Martinez.

2.- Peio Martin.

3.- Jon Ramos.

Morrozorik onenei dagokionez, bi sari banatu dituzte: Freddie Mercury abeslariaz jantzi den korrikalariari, eta, San Ferminetako entzierroa antzeztu duen kuadrillari.   

 

Aiurriren aldeko adierazpenak

Aipatzekoa da zenbait korrikalarik “Aiurri urnietarrena da” zioen pankarta zabaldu dutela lasterketan barrena, eta sariak emateko tartean, antolatzaileak Aiurri aldizkariaren alde mintzatzu direla eta Udalak hurrengo urteko aurrekontuetan ezarri duen diru-laguntzaren murrizketa salatu dutela.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!