Aurten ateak itxiko dituen Zaldundegi jatetxea hartu dute gogoan, Santa Ageda bezperan

Aiurri 2024ko ots. 4a, 14:46

Uztailean, jatetxeko ateak itxiko ditu Zaldundegik. Hala, tabernan sartu eta, omenaldi gisa, Santa Ageda bezperako melodiekin, zenbait bertso eskaini dizkiete bertako langileei. 

Otsailak laugarrena
kantuz herriyan barrena
jakin nahi degu ia zer moduz
bizi zeaten aurrena

Zabalik beti ateak
estimatzen du jendeak
munduan gutxi gelditzen dira
holako etxeko andreak

Axun, Pepi, Mari Carmen
ze ixtori dagon hemen 
ateak ixten badituzute
herrian kalte nabarmen

Berri txarrak baidabiltz
azken momentutan gabiltz
nahiago nuke gaurko bixita
azkenengoa ez balitz

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!