Inauteriak 2024

Arratsaldeko ospakizunak Egape ikastolako jolastoki estalian egingo dira

Aiurri 2024ko ots. 9a, 13:33

Eguraldiaren aurrikuspena ez da ona, eta Udalak hainbat aldaketa iragarri ditu biharko. San Juan plazako eta Idiazabal kaleko kalejiren ordez, ospakizuna egingo da Egape ikastolako jolastoki estalian

INAUTERI FESTA
Egape ikastolako jolastoki estalia

Otsailak 10, larunbata

  • 17:00 Konpartsen harrera Bosko Anitz Txarangaren eskutik eta ondoren dantza eta ikuskizunen aurkezpena.
  • 18:30 Abiba Diskoaren Jaiaren hasiera, 22:30ak arte.

INAUTERI FESTA
Poxta Zahar

Plazido Muxikan egingo da bazkaria, alde horretatik ez da aldaketarik izango. Udalak adierazitakoaren arabera, "bazkariaren ondoren, jolasez eta Kitadelpare txarangaren animazioaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek".

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!