“Ohorea da pregoia egiteko izendatua izana”, adierazi zuen Lizarribarrek. Ondoren, gogorarazi berarekin udaletxeko balkoira igo ziren judokak “azken urtetan Euskadiko eta Espainiako txapelketetan edo Europako kopa desberdinetan jokatu eta emaitzak lortu dituztenak dira”.
Adarra Judo Klubarentzat hurrengo urtea berezia izango dela, "25. urteurrena ospatuko baitugu” esanez segi zuen hitzartzea.
Azkenik desio bat adierazi nahi izan zuen Lizarribarrek: “datozkigun jai egun hauetan, kaleak musikaz, kolorez eta barrez beteriko dira, eta zuetako bakoitza gonbidatzen dugu arduraz eta errespetuz ospatzera”.
San Juan Plaza Gazte Festak gozatzeko grinez zeuden herritarrez josita egon zen, eta horiek biziki txalotu zituzten Adarrako kideen pregoia eta ondorengo itxafero jaurtiketak. Zenbait herritarrek Palestinako eta Nafarroako banderak eta euskal presoak etxeratzean aldeko banderola zabaldu zituzten plazan, EH Bilduren deialdiari erantzunez.