EH Bildu izan da lehen indarra Urnietan, PSE-EEren eta EAJ-PNVren aurretik

Aiurri 2024ko eka. 9a, 23:00

Hauexek alderdi nagusien emaitzak: EH Bildu, 665; PSE-EE, 534; eta EAJ-PNV, 430.

EH Bilduren hirugarren garaipena da, jarraian, hauteskundeen historikoari erreparatuta. 2023ko maiatzean EAJ-PNVk irabazi zuen, Udal hauteskundeetan. Baina, geroztik, EH Bildu nagusitu da ia-ia jarraian iritsi diren hurrengoetan. Hots, Espainiako Kongresua (2023ko uztaila), Eusko Legebiltzarra (2024ko apirila) eta Europako parlamentua (2024ko ekaina) berritzeko deialdietan.

Gaurko emaitzei erreparatuta, honako hauek dira alderdi nagusien emaitzak: EH Bildu, 665; PSE-EE, 534; eta EAJ-PNV, 430.

Atzerago ageri dira: PP, 191 boto, Sumar, 94; Podemos, 64; eta VOX 56.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!