Osasunez sano zegoela, eta kartzela barruan jasan zuen mediku arreta faltagatik hil zela salatu dute Urnietan, eguardian egin duten lore eskaintza ekitaldian. Egia, justizia eta aitormena eskatu dute Alberdiren kasuan. Aurrez, estatuaren biktimatzat hartzen dituzten bost herritarren inguruko "Memoria Ibilbidea" egin dute, Urnietan barrena. Argazki-bilduma eta bi bideo (lore eskaintza ekitaldia, eta Alberdiren gaineko azalpenak), ikusgai: