Aloña de Torres urnietarrak 400 euroko saria irabazi du gidabaimeneko azterketa teorikoa euskaraz gainditzeagatik

Aiurri 2024ko eka. 25a, 13:12

Saria dakar autoko gidabaimena euskaraz gainditzeak: Aloña de Torres urnietarrak 400 euro irabazi ditu azterketa teorikoa euskaraz egiteagatik. 2010etik aurrera egitasmo bat jarri zuten martxan eskualdeko udaletxeek, autoeskoletan matrikulatzen diren ikasleek B1 gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz ikastea sustatzeko asmoz. 

Urtero bezala, gidabaimenaren azterketa euskaraz egin eta gainditu duten ikasleen artean 400 euro inguruko sariak zozkatu dituzte Buruntzaldeko udalek, udalerri bakoitzean dagoen autoeskola kopurua erreferentziatzat hartuta. Dena den, zozketan sartu dira azterketa gainditu duten urnietar guztiak, nahiz eta Urnietako autoeskola batean matrikulatuta ez egon. De Torresek, esaterako, Hernaniko Otamendi autoeskolan prestatu zuen azterketa. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!