Kantuz agurtuko dute Zaldundegi

Aiurri 2024ko eka. 27a, 08:10

Sants Eskean ere bertsoak abestu zizkioten jatetxeari.

Ohiturak aginduta, kalera aterako da Kantazaun bihar, arratsaldeko 19:00tan San Juan plazatik abiatuta, herriko kaleak kantuz betetzeko. Hori horrela, geldialdi berezia egingo dute Zaldundegi, jatetxe historikoa omentzeko eta agurtzeko asmoz. Gutxi gorabehera, iluntzeko 20:30ean izango da agurra, tabernan bertan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!