Onintza Enbeita eta Sustrai Colina bertsolarien errima-festaz gozatzeko aukera eduki zuten atzo urnietarrek. Ohitura bilakatu da festen atariko hitzordua, eta 140 bat pertsona bildu ziren atzo, Oianume sagardotegian, Amaia Agirre gai-jartzaileak gidatutako saio umoretsuaz gozatzeko, txotxaren bueltan.