"Belaunaldien arteko loturak sustazea" zen hitzorduaren xedea: "Gure arbasoei omenaldia egitea da, nolabait, Gau Beltza", azaldu du antolatzaileetako batek, "horregatik, ekintza honekin, adineko jendearengana hurbildu nahi genuen". Eskulan-tailerra egiteaz gain, Mikel Laboaren "Txoriak txori" abestu zuten elkarrekin, eta pultsera bana oparitu zieten bertako erabiltzaileei.
Egitaraua, prest
Ostegunean, arratsaldeko 18:30ean emango diote hasieta egitarauari Magale-Salestarrak ikastetxeko antolatzaileek. Etxeberri plazatik hasi eta San Juan plazara bitarte, askotariko ezustekorekin egingo dute topo herritarrek: danbor hotsak, dantzak, gaztain-jatea, beldurraren pasabidea... Nola prestatu, baina, hitzorduko jantziak? Bideo bat prestatu dute ikasleek