urr 31 Urnieta
Ohiturak aginduta, urriko azken iluntzearekin batera iritsi da Gau Beltza Urnietara. Kalabazek eta izuak hartu dute herria, Magale-Salestarrak ikastetxearen eskutik. Arratsaldeko 18:30ean bildu dira Etxeberri plazan, eta San Juan plazara bitarte, ibilbidea egin dute, dantzek eta danbor-hotsek lagunduta. Ondoren, suaren erritua, beldurraren pasabidea, gaztain-jatea, erromeri doinuak... Beldurtzeko moduko gaua hasi da herrian.