Gau Beltza eta Urnieta. Bi gai nagusi horiek izan dira Magale-Salestarrak ikastetxeko DBH1 mailako ikasleek gau magikoaren bueltan egin dituzten ipuinen oinarria. Hala, hariari tira egin eta misterioa nahiz beldurra nagusi diren kontakizunak ondu dituzte, baita kontatu ere. Bideoan, Naroa Agra Rodrigok bere istorioa kontatu du: "Gauean mendian".