Gau Beltza | Urnieta

Prest dira urnietarrak, Gau Beltzaren etorrerarako

Aiurri 2024ko urr. 16a, 14:04

Bi aste eskas gelditzen dira Gau Beltza ekimenaren etorrerarako. Hirugarren edizioa du aurten Magale-Salestarrak ikastetxeak hitzordua prestatzen, eta, jada, azken txanpako entseguetan daude sartuta bertan parte hartuko duten 160 ikasleak. Ikastetxeko irakasle da Arantzazu Miner Urdangarin. Entzun antolakuntzako kidearen azalpena. 

Danborrak, dantzak, mozorroak, askotariko gauzak dituzte, oraindik, prestatzeke, herriko gaurik magikoenetako bati ongi-etorria emateko prest. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!