Egitaraua osatu du Urnietako Udalak, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunaren bueltan

Aiurri 2024ko aza. 18a, 11:41

Askotariko ekintzak lotu ditu Urnietako Udalak, azaroaren 25aren bueltan. Adierazi duenez, "emakumeen aurkako indarkeria matxistaren diskurtso ukatzaileetan" ipini nahi izan du begirada aurten, "ultraeskuinak aurrera egiteko Europako eta munduko testuinguru batek bultzatuta jaiotzen baitira". Joera horren aurrean, datuetara jo du Urnietako Udalak: "Gure gizarteak egiturazko arazo bat du, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean oinarritzen dena". 

Bada hausnarketa hori eta beste hainbat izango ditu hizpide, datozen egunotan, Urnietako Udalak antolaturiko ekintza sortak. 

  • Solasaldia Txaro Tomasenarekin: "Emakumeak kirolean", azaroak 21, 18:00, Sarobe.
  • Antzerkia: "Mira hadi", azaroak 24, 19:00, Sarobe.
  • Elkarretaratzea, azaroak 25, 12:00, San Juan plaza.
  •  “Haizeak darama” jolasa, azaroak 25, 17:30, Gaztelekua.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!