Udalaren jarrera gaitzetsi du Urnietako Gaztetxeak

Aiurri 2024ko abe. 2a, 15:01

Argazkia: Urnietako Gaztetxea

Joan den larunbatean ireki zituen bere ateak Urnietako Gaztetxeak. Dena dela, biharamunean, itxita zegoen gune autogestionatua. Era berean, Ertzaintza eta Udaltzaingoa gerturatu ziren bertara, atzo, arratsaldeko 16:00tan, asanblada deituta zegoen ordu berean.  Urnietako Udalaren " jarrera oldarkorra" irmoki salatzen du Urnietako Gaztetxeak. 

Honako hau da  bere sare sozialetan zabaldutako mezua. 

Kaixo Urnietar,

Atzo herritarrok Urnietako Gaztetxea okupatu genuen polikiroldegiko parking-ean. Gazteok urteak aldarrikatzen goazen espazioa lortu genuen, baina gaur goizean Urnietako udalak Gaztetxeko zerrailak aldatu ditu, okupatu berri dugun gunea erabiltzea galarazten.

Atzo gauean asanbalda ireki baten deialdia luzatu genuen herriko gazteak gerturatzeko eta denon artean gaztetxeari bizia ematen hasteko. Gaurko 16:00 heldu direnean, hamar bat zipaio eta bi udaltzaingo zeuden gaztexearen parean, eskudo eta guzti, bertara sartzea galaraziz.

Urnietako udalaren jarrera oldarkorra irmoki salatu nahi dugu. Onartezina iruditzen zaigu guztiz zilegia den ekintza bat horrela jazartzea, gure arteko antolakuntza deuseztatu nahian eta erabiltzen ez den gune bat berriz ere hutsa egotera kondenatuz. Honekin ez gaituzte kikilduko eta ez dizkigute gaztetxe batengatik borrokatzeko gogoak kenduko. Urnietak gazteriari asanbladan parte hartzeko deia egiten diogu, denon artean bizituko dugulako Urnieta!

Adi egon hurrengo deaildietara!

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!