"Aiurri urnietarrena da" lemapean, elkarretaratzea egin dute herriko euskaltzaleek

Aiurri 2024ko abe. 19a, 22:19

Elkarretaratzea egin dute, gaur iluntzean, herriko euskaltzaleek, Aiurriri babesa adierazteko asmoz. Izan ere, bigarren urtez jarraian, dirulaguntza eguneratu beharrean, 10.000 euroko murrizketa egitea erabaki du Udal Gobernu taldeak. Hala, iluntzeko 19:00tan bildu dira San Juan plazan, bien bitartean, udaletxean, urteko azken osoko bilkuran 2025eko aurrekontuak onartu bitartean.

Koldo Tapia eragile euskaltzaleak hartu du hitza, herritar guztien izenean eta, ondoren, denek elkarrekin Aiurriren aldeko koplak abestu dituzte.

Herria elikatzen duten eragileen babes zabala jaso du deialdiak: Aballarri guraso elkartea, Asketa taldea, Bagara talde feminista, Egape Dantza Taldea, Etxeberri plazako auzo elkartea, Hernanialdeko AEKko irakasleak, Iñistorra , Manttale kultur elkartea, Poxta Zahar, SuperH, Txanbolin txistulari elkartea, Urnietako bertso eskola, Urnietako Gaztetxea, Xoxoka auzo elkartea, Zanpatuz mendi elkartea. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!