Gabon eta ongi etorria guztioi. Berriro hemen gaude, orain urtean
bezelaxe.
Urnietako Udal Batzordearen lehentasunetan ez dago euskara eta euskal kulturaren aldeko politika sendo bat egiteko borondaterik.Joan zen urtean adierazi genien gure desadostasun, baina orain bilduta dagoen Udal Batzarrean, 2025ean ere bide beretik jarraituko dutela erabakiko dute.
- Aiurriri 20 urte luzez heman zaion urteroko laguntzari 10.000€ murriztuko dizkiote.
- Herriko Kultur eta Kirol elkarteek ere urte honetan bezala murrizketekin jarraitu beharko dugu.
- Eta gainera, legegintza osorako jokabidea izango dela dirudi.
Politika honen biktima nagusienetakoa, AIURRI da. Gaur hemen politika horrekiko gure desadostasuna adieraztearekin batera, AIURRIRIri urte askotan eman zaion diru-laguntza eguneratua ematea aldarrikatzen dugu.
Ezer gutxirako balioko du euskararen aldeko " maitasun hitzak" edo aldizkako ekintza puntualak, egunerokoan lanean diharduten ahaleginak modu honetara zigortzen badira.
OZEN ALDARRIKATZEN JARRAITUKO DUGU AIURRI URNIETARRENA DA!