Euskaraldia 2025 | Urnieta

Martxan da herrian Euskaraldiko talde eragilea

Aiurri 2025ko ots. 7a, 14:13

Aurten, maiatzaren 15etik 25era izango da Euskaraldia, “Elkar mugituz egingo dugu” lelopean. Bada, jada, martxan dira, herri askotan ekimena prestatzeko talde-eragileak, baita Urnietan ere: Manttale elkarteak, Batzokiak, Egape Ikastolak, Magale-Salestarrak ikastetxeak, Bagara talde feministak, Udalak, Xoxokako auzo elkarteak, Aballarri guraso elkarteak eta Zanpatuz mendi-elkarteak osatzen dute taldea.

Egindako azken bileran, garatuko diren fase eta ekintzak pentsatzeari ekin zion taldeak. Horrela, bilera deitu dute otsailaren 12an, horiek zehazten jarraitzeko asmoz, Urnietako Udalak jakinarazi duenez: "Talde eragileko ordezkariei zuzendua dago hitzordua, baina, aurrerago, deialdi irekiak egingo dira. Emango da horien berri".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!