Kantazauneko kideen agurra, Itxaso arrandegiko langileei

Aiurri 2025ko mar. 3a, 13:54

Abestuz agurtu zituen, joan den ostiralean, Kantazaun taldeak Itxaso arrandegiko langileak. Izan ere, erretiroa hartu berri dute bertako hiru langileek, ia 40 urtez lanean egon ondoren. Hori horrela, beren kantujirako ohiko itzulian geldialdi berezia egin zuten arrandegian, Nekane Garmendiari, Aingeru Lekuonari eta Alfonso Olanori eskerrak emateko asmoz. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!