- Apirilak 25: kantujira, Kantazauneko kideekin.
- Maiatzak 9: bertso-pilota ekitaldia.
- Maiatzak 14: Lourdes Iriondori buruzko mahaingurua, Jon Martinek argitaratu berri duen liburuaren gainean.
- Maiatzak 15: zineforuma.
- Maiatzak 16: Adarrara igoera, gauez.
Ekitaldi nagusia, maiatzaren 18an
Maiatzaren 18an, Euskaraldia hasi eta hiru egunera, hain justu ere, ekitaldi nagusia egingo da Plazido Muxika plazan: erraldoiak, hamaikakoen aurkezpena, dantza-ikuskizuna, bazkaria, erromeria…
Xoxokako eskolan, maiatzaren 25ean
Ariketa erraldoiari itxiera ezinhobea emateko, bigarren hitzordu bat izango da Xoxokako eskolan, Euskaraldiaren azken egunean: altxorraren bila jolasa, kantu-saioa, bertsolariak, trikitilariak...
Txapak, maiatzaren 1ean hasita
Maiatzaren 1etik aurrera izango da aukera txapa jasotzeko, Gazte Informazio Bulegoan zein Lekaion. Antolatzaileek maiatzaren 9an, 10ean zein 11n postua jarriko dute kalean, txapak banatzeko.