Euskaraldia 2025

Euskaraldiko txapak banatuko dituzte, asteburuan

Aiurri 2025ko mai. 9a, 14:05

Maiatzaren 15ean ekingo zaio Euskaraldiaren laugarren edizioari. Hala, martxan ipiniko dira herriko ahobizi eta belarriprest guztiak. Non jaso, baina, paparrean jantzi beharreko bereizgarria?

Asteburu honetan hainbat tokitan izango dira eskuragarri, Euskaraldiaren dinamizazioaren ardura hartu duen eragil-taldeak mahaiak ipiniko ditu eta:

  • Ostirala (maiatzak 9): 16:30ean Egape HLHn eta 19:00etatik 21:00etara udal frontoian (bertso-pilota saioan).
  • Larunbata (maiatzak 10): goizean kiroldegiko sarreran.
  • Igandea (maiatzak 11): goizean Idiazabal kalean eta Gaztelo inguruan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!