Euskaraldia 2025

Umorez beteriko bertso-pilota ekitaldia

Aiurri 2025ko mai. 9a, 21:45

Prest dira urnietarrak, dagoeneko, Euskaraldiari ekiteko: bertso-pilota ekitaldia izan da gaur iluntzean herrian. Odriozola urnietarra Alberdirekin batera aritu da Urmeneta eta Elizegiren aurka: pareko ibili dira bi bikoteak markagailuan, baina, azken tantoan, gorriak izan dira nagusi: 21-22. Hala, partidari doinua ipini diote Unai Gaztelumendik eta Nerea Elustondok, umorea lagun. Lehenago, 19:00etan, pilota-eskolako haurrak izan dira lehian. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!