Euskaraldia 2025

Azken eguna, gaur, Euskaraldiko herri bazkariko txartelak erosteko

Aiurri 2025eko maiatzaren 12a

Datorren igandean egingo dute Urnietan Euskaraldiaren ekitaldi nagusia. Horren barruan, herri bazkaria izango da herrian, Plazido Muxikan, eguerdiko 14:00tan. Bazkarira joan nahi dutenek ondorengo lekuetan eskura ditzakete txartelak: Kantoi, Bikain, Matxo eta Gazte Informazio Puntua.

Hainbat menu izango dira aukeran, eta prezioa adinaren araberako izango da: lehen aukerak 12€  balioko du. Aldiz, beste biek 22€.

Haurrentzako menua (12 urte azpikoentzat)

  • Patea
  • Urdaiazpiko kroketak
  • Hanburgesa eta saltxita parrillan (patatekin)
  • Izozkia

Helduentzako menua (haragiarekin)

  • Entsalada mista
  • Baserriko oilaskoa parrillan
  • Txerri saiheskiak parrillan
  • Eceizako pasteltxoak

Helduentzako menua (beganoa)

  • Errusiar entsalada
  • Hanburgesa
  • Tarta

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!