SANMIELAK 2025

Bilera egingo du Jai Bartzordeak, Sanmielei begira

Aiurri 2025ko mai. 12a, 14:30

Sanmielak iristeko, oraindik, hilabete batzuk falta diren arren, bilera deitu du Jai Batzordeak, herriko festa nagusiei begira. Maiatzaren 14an izango da hitzordua, arratsaldeko 18:00tan, Kiroldegiko Box-etako Erabilera Anitzeko Aretoan.

Bi zati izango ditu bilerak: hasieran, txosnak izango dituzte hizpide; ondoren, egitarauari erreparatuko diote, pixakana, forma ematen joateko, uda sasoia iritsi aurretik. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!