Hiru bide ipini ditu eskura Urnietako Udalak, edozein zalantza argitzeko: Lekaio kultur etxera gerturatuta, 943008033 telefono-zenbakira hots eginda edo jaiak@urnieta.eus helbide elektronikora idatzita.
Udako oporralditik itzulita Sanmieletan lur hartuko dute urnietarrek: aurten, irailaren 25tik 29ra izango dira ospakizun-egunak. Bada, festak iraun bitartean, txosnak ipiniko dira Plazido Muxika plazan. Interesa duten eragileek eskaera egin beharko dute Udal erregistro bidez. Ekainaren 11 izango da horretarako azken eguna.