Lourdes Iriondo musika-eskolaren emanaldi-sortari amaiera emango dio Iruzta taldeak

Aiurri 2025ko eka. 5a, 08:03

Iruzta taldea urnietarrez eta hernaniarrez osaturik dago eta Lourdes Iriondo Musika Eskolak antolatu duen emanaldi-sortari amaiera emango dio, ostiral arratsaldean. Partaideak Jone Izagirre Goenaga, Enara Donavera Garcia eta Malen Barrenetxea Solano. Emanaldi honetan lagunez inguratuta igoko dira oholtzara, euskal kantu ezagun ugari eskaintzeko.

“Iruzta eta lagunak”: Ekainak 6, ostirala. 18:30, Sarobe

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!