Juankar Alberdi Martirena Herrera de la Mancha kartzelan hil zen bihotzekoak jota, 1988ko ekainaren 15ean, 30 urte zituela.
Familiak eta lagunek beti salatu izan dute sano zegoela eta kartzela barruan asistentzia mediko faltagatik hil zela; era horretan, egiaren eta justiziaren eskaerari eutsiko diote 37 urte igaro direnean.
Iaz Alberdiren alde egindako lore-eskaintzarekin eta “Memoria ibilbidea”rekin lotutako informazioa, hemen.
Omenaldia iragarriz antolatzaileek plazaratu duten kartelean, Alberdi salbuespenezko espetxe politikaren biktima izan zela eta bere heriotza ekidin zitekeela salatzen da.