Onespena eman dio Aldundiak Lasarte-Oria eta Urnieta lotuko dituen bidegorriari

Aiurri 2025ko uzt. 2a, 07:38

Kamioi bat, 'txanpinoien tunelerantz' lehengaiak eramaten. Txintxarri

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak proiektua onartu du, eta laster 1,6 milioi euroko aurrekontuarekin lizitatuko dela aurrikusi dute.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak bart onartu du Lasarte-Oria eta Urnieta lotuko dituen bidegorria eraikitzeko proiektua, Jasangarritasun Departamentuak sustatutakoa. Proiektuak 1.598.402,43 euroko oinarrizko lizitazio-aurrekontua eta 8 hilabeteko gauzatze-epea du.

Aldundiak helarazi duen oharrak Jose Ignacio Asensio diputatu nagusiorde eta Jasangarritasun diputatuaren adierazpenak jaso ditu: “proiektua onartzeak aukera ematen digu beste urrats bat emateko mugikortasun eredu garbiago, osasungarriago eta konektatuago baterantz. Bidegorri honek bi udalerri lotzen ditu eta oinezkoentzako eta bizikletentzako mugikortasun aukera berriak irekitzen ditu Buruntzaldea eskualdean. Bidegorriari esker, gainera, Plazaolaren ibilbidea berreskuratzen jarraituko dugu, udalerriarteko bizikleta-korridore gisa, Donostia eta Iruñea lotzen lagunduz eta Gipuzkoako bizikleta-bideen sarea handituz”.

Bidegorriaren trazatua 1,2 kilometroko luzeera izango du, eta Azkorteko bidearen (Lasarte-Oria) eta Urnietako bide-sarearen artean egingo da. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!