Ate irekiera jardunaldia Altuna sagardotegian

Aiurri 2025ko uzt. 3a, 14:32

Altuna Sagardotegiak sagastian urte luzeetan egindako lana borobildu du eta lehen aldiz ekoiztu du Euskal Sagardoa Jatorri Deitura. Bart ate irekiera jardunaldia egin du bezeroen, lagunen, bizilagunen eta udal ordezkarien aurrean.

Aski ezaguna da Altuna Urnietan eta, geroz eta gehiago, Beterri-Buruntzan. Berrikuntza prozesuan murgilduta daude eta atzokoan ate irekiera jardunaldia egin zuten. Etxea,sagastiak eta uzta hobeto ezagutzeko aukera paregabea izan zen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!