SANMIELAK 2025

Zanpatuz elkarteak uko egin dio Mendi Film jaialdiaren laguntzaile izateari

Aiurri 2025ko ira. 9a, 19:17

Sanmielen atarian, irailaren 24an, Mendi filmeko lan onenak ikusiko dira Saroben. Aurten, ordea, Udala izango da sustatzaile bakarra Zanpatuz elkarteak lankidetzari uko egin baitio. 

Jaien aurretik Udalaren eta Txosna Batzordearen arteko talkak eragina izan du gizarte bizitzan. Zanpatuz elkarteak, esaterako, Mendi film jaialdian laguntzeari uko egingo diola iragarri du. Arrazoiak jarraian irakur daitezke, zabaldu duten mezuan:

Zanpatuz mendi elkarteak 2025 urtean Mendi Film-eko kolaboratzaile izateari uko egin dio

"Zanpatuz Mendi Elkartea aurten ez da Mendi Film emanaldiko kolaboratzailea izango, irailaren 24an Saroben eskainiko diren emanaldietan. Urnietako Txosna Batzordeak elkartasun eskaera egin zigun eta Batzordeak txosnak ez jartzea erabaki ondoren, eskaera horri baiezkoa ematea erabaki dugu. Zanpatuz mendi elkartetik mendi film-eko emanaldiak atzeratzea proposatu diogu Udalari, ekitaldi horiek herriko festetako egutegitik kanpo egiteko, baina Udalak ekitaldia mantentzea erabaki du.

Taldeko bazkide guztiei erabakiaren berri eman ondoren, zuen esku uzten dugu emanaldiak ikustera joateko erabakia".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!