EAJ-PNVk eta PSE-EEk osatzen duten Gobernu taldearen adierazpena
Txosnarik ez egoteak herrian sortu duen kezka eta diskrepantziaren aurrean, udal gobernu taldeak mezu bat bidali nahi du, jaiak errespetuz eta urnietar guztien elkarbizitzarekin gara daitezen.
Horregatik guztiagatik, honako hau adierazi nahi dugu:
- Urnietako jaiek elkartzeko, bizikidetzarako, ospakizunerako eta askatasunean gozatzeko gune segurua izan behar dute.
- Aurreko urteetan egin den modura, Udalak beharrezko giza-baliabideak, logistikoak eta ekonomikoak jarri ditu txosnak egon daitezen.
- Udal gobernu taldeak errespetatzen du Txosna Batzordeak 2025eko jaiei dagokienez hartutako erabakia, hau da, txosnak ez jartzearena.
- Gobernu taldeak txosnen ordenantza eguneratzeko lan egiteko konpromisoa hartu du, eta hala berretsi du jai batzordearen uztaileko eta iraileko bileretan.
Prozesu hau uztailean hasi zen, Txosna Batzordearekin eta Jai Batzordearekin batera eramango da aurrera, eta Urnietako elkarte-sare osoaren eskaerei erantzungo dien ordenantza bat osatzea du helburu. - Urnietar herritarrek eta elkarteek jaiak modu askean ospatzeko duten askatasuna aldarrikatzen du udal gobernu taldeak, jai horietan parte hartzeari buruzko erabaki indibidualetan edo kolektiboetan inork eragotzi gabe. Ez da onartuko jai giroa edota jaien ohiko garapena baldintzatu nahi duen inolako presio modurik.
- Gobernu taldeak urnietarrak gonbidatu nahi ditu jaiak aniztasunetik eta pluraltasunetik ospatu ditzaten, guztien arteko bizikidetza bultzatuz.