Herriko festen egitaraua aurkeztu du Urnietako Udalak

Aiurri 2025ko ira. 22a, 12:00

Ostegun honetan hasita, astelehenera bitarte, Sanmielak izango dira Urnietan. Hala, egitarauaren gaineko aurkezpena egin dute gaur goizean Jorge Segurado alkateak eta Ana Pozas Kultura zinegotziak, egunotan izango diren hitzorduen nondik norakoen berri emateko. 

Era berean, urriko lehen asteburuko Arrosariokio Ama Birjinaren ohorezko jaiak eta ondoren datozen Xoxokako festak ere aurkeztu dituzte. Horrez gain, tokia egin diote azken hilabeteotan jaiei begira pisua hartu duen auziari, hain justu ere, herriko zenbait eragile eta elkartek desadostasuna adierazi dioten txosnagunearen ordenantzari. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!