SANMIELAK 2025

Bi hitzordu iragarri ditu Txosna Batzordeak

Aiurri 2025ko ira. 24a, 13:36

Orain hilabete pasatxo iragarrita, jakina da Txosna Batzordeak uko egin diola Sanmieletan ekitaldiak antolatzeari. Hala eta guztiz ere, ospakizun-girotik kanpo dauden bi hitzordu iragarri ditu batzordeak.

Irailaren 25ean, bihar, "Ordenantza honi, ez!" lelopean, elkartasun argazkia aterako dute, Plazido Muxika plazan, arratsaldeko 18:00etan. Era berean, ostiralean, manifestazioa deitu dute, arratsalddeko 18:30ean, San Juan plazatik abiatuta. 

Txosna Batzordearen aldeko kamisetak

Gauzak horrela, gaur arratsaldean izango dute herritarrek Txosna Batzordearen aldeko kamisetak hartzeko aukera, arratsaldeko 17:30etik 19:00etara bitarte, Plazido Muxika plazan. 

 
 
 
 
 
View this post on Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by Urnietako Txozna Batzordea (@urnietako_txoznabatzordea)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!