Musean, Jeronimo Elosegi-Jose Luis Cantalapiedra izan ziren irabazleak, eta Jose Manuel Labaca eta Mikel Alberdi finalistak.
Txintxonean, Baxi Artola izan zen irabazlea, eta Ana Arostegi bigarrena.
Seiko urrean, Carmen Zumeta izan zen onena eta Luis Loinez atzetik geratu zen.
Azkenik, tutean, Lorenzo Robledo-Agustin Garcia bikoteak eskuratu zuen lehen postua, eta Belisario Mateos-Agustin Carrasco bikoteak bigarrengoa.
Egitaraua, hurrengo egunetan
* Irailaren 27an, larunbatarekin:
18:00. Agirren taldearekin dantzaldia.
* Irailaren 28an, igandearekin:
12:00. hamaiketakoa Denda Berri. Bertaratutakoei txistor-pintxoa eta ardoa emango zaie.
* Irailaren 29an, astelehenarekin, San Migel eguna:
11.30. Meza nagusia, hildako bazkideen oroimenez.
14:30. Bazkideen bazkaria, Oianume jatetxean. Mugikortasun murriztuko bazkideak autoz eramango dituzte.