Urtero bezala, omenaldia egin zioten Gurutze Iantzi Igerategi urnietarrari. Joan den urteko urrian EAEko Legebiltzarreko biktimen Balorazio Batzordeak Iantzi ofizialki polizia indarkeriaren biktimatzat jo zuen: 1993ko irailaren 24an hil zen herrikidea, Guardia Zibilen kuartelean, torturapean.